PARTAIDE

Zer bilatzen dute gazteak?

Zer bilatzen dute gazteek?

Gaur egungo gazteak gu pasatutako inkestari dagokionez, inoiz boluntariotzarik egin ez dutenen artean, ordutegi aldetik, %8’3 -ak haien ordutegia, elkarteak zehaztea nahiko luke. %52,1 -ari bere ordutegi propioa finkatzeko aukera izatea gustatuko litzioke eta %39,6-ak berriz ordutegia nork definitzea ez zaiola axola erantzun du. Ordutegia nork definitzea axola ez zaio pertsonen kopurua handia bada ere,  adierazgarria da pertsonen erdia baino gehiagok bere ordutegi propioa finkatzeko aukera izatea nahi dutela. Gaur egungo, bizi globalizatu eta kontsumistak bizi erritmoak azkartu ditu eta norberaren denbora kontrolatzeko aukera ezin bestekotzat jotzen dute gazteek.

Grafikoak elkarteak 3 eus

Bestalde, boluntariotzaren maiztasunari begiratzen badiogu gaur egungo gazteetatik inoiz boluntariotzarik egin ez duen pertsonen artean %39,7 -a ez dago ziur, ze maiztasunekin gustatuko litzaioken boluntariotza ekintzetan parte hartzea. %26,9 -ak berriz noizean behin edo ekintza puntualetan partea hartzea gustatuko litzaiokeela adierazi du. %13,7- ak bere parte hartze maiztasuna astean behinekoa izatea gustatuko litzaiokeela adierazi du. %8,7-ak berriz, bere partea hartzea maiztasuna hilean behin baino gehiagotan ikusten duela adierazi du. %6,2 -ak bere buruaren parte hartze maiztasuna astean behin baino gehiagotan izatea gustatuko litzaiokela adierazi du. Azkenik, gazteen %5,4 -ak hilean behineko parte hartze maiztasuna izatea gustatuko litzaiokeela adierazi du.

Oso adierazgarria da, ehuneko handiena haien boluntariotzaren maiztasunaren inguruan ziur ez dauden pertsonena izatea, horrek argi uzten baitu, boluntariotzaren inguruko informazio gutxi dutela edo beste hainbat faktore hartzen dutela bertan parte hartzea baloratzeko orduan. Horrez gain, ikus daiteke, hurrengo ehuneko handiena noizean behin parte hartuko zuten pertsonek osatzen dutela. Hala ere, horri segida egiten dioen ehunekoa astean behineko maiztasuna adierazten duten pertsonenan da, nahiz eta aurreko ehunekoaren balio erdia izan. Jende gehiena noizean behin parte hartzeko prest dagoen arren badaude pertsona batzuk boluntariotzan astero parte hartzea gustauko litzaiekeenak.