PARTAIDE

Zeintzuk dira haien interes nagusiak?

Zeintzuk dira haien interes nagusiak?

Guk aurrera ateratako inkestaren arabera gazteak sektore batzuetan beste batzuetan baino interes handiagoa daukate. Hurrengo datu hauek ateratzeko 1-5 eko eskala 4 eta 5 balioak hartu dira kontutan. Hori horrela izanik, gazteen interesak horrela geldituko lirateke: 1.- Kirola (%66,59), 2.- Aisialdia (%63,38), 3.- Ingurumena (%63,09), 4.- Hezkuntza (%57,17), 5.- Arlo soziala (%54,31), 6.- Kultura (%50,22), 7.- Komunitatea (%49,77), 8.- Arlo soziosanitarioa (%42,23), 9.- Digitalizazioa (%40), 10.- Naziaorteko Garapena (%29,15), 11.- Kontsumoa (%27,06).

Hau horrela izanik, emaitzak lau taldetan banatu ditzakegu. Interes handiko gaiak: Kirola, Aisialdia eta ingurumena. Nahiko interes pizten dituzte gaiak: Hekzuntza, Arlo soziala, Kultura eta Komunitatea. Interes apur bat sortzen duten gaiak: Arlo soziosnaitarioa eta Digitalizazioa. Eta interes gutxi jasotzen duten gaiak: Nazioarteko garapena eta Kontsumoa. Hala ere, aurrez esan den bezala honek ez du esan nahi interes gutxiko gaiak interesatzen zaion pertsonarik ez dagole baizik eta gazteen kopuru gutxi bati interesatzen zaiola.

Kolektiboei dagokionez, inkestan hainbat aukera ezberdin eman zitzaien hautatzeko. Horietatik nahi adina hautatu zezaketen horregatik, maiztasun gehienarekin aukeratu diren 5 kolektiboak aipatuko dira. Lehengo postuan haurtzaroa egon litzateke, inkesta bete dutenen %63,38 -ak nahiko lukete kolektibo honekin egitea boluntariotza. Bigarren postuan, nerabeak egongo lirateke, inkesta bete dutenen %51,25 -ak nahiko lukete kolektibo honekin pate hartzea. Hirugarren postuan ostera, pobrezia egoeran dauden pertsonak egongo lirateke. Inkestatuen %50,80 -ak nahiko luke kolektibo honekin egitea boluntariotza. Laugarrenik, pertsona migratuaki egongo lirateke. inkestatuen % 49,42 -a izango litzateke kolektibo honekin boluntariotza egitea gustatuko litzaiokena. Bostgarrenik, pertsona helduak edo hirugarren adineko pertsonak egongo lirateke, eta hauekin inkestatuen % 44,62 -ak nahiko zuen boluntariotza bat egin.