Gazteak boluntariotzara erakartzeko orduan, inkestan haiengana hurbiltzeko zer egin behar den galdetzean boluntariotzako prestakuntza tailerrak egitea izan da haien erantzuna (53,12%). Honek argi utzen du boluntariotza haiengandik distantzia batera ikusten dutela gazteek eta bertara heltzeko beharrezkoa zaiela prestakuntza bat jasotzea. Horregatik garrantzitsua da elkarteetatik ahalegin bat egitea gazteengana hurbiltzeko, hein berean, hauek erakartzea errazagoa bilakatuz.
Horrez gain, horren besteko indarra izan ez duten erakartzeko beste modu batzuen artean liburuxka eta imprimakien bidezko difusioa (13,08%) eta aurretik erakundeak boluntarioen funtzio eta ordutegia zehaztea (38,40%) izan dira.