PARTAIDE

Boluntariotza eta partaidetza

Zer da partaidetza?

Partaidetza, modu labur batean esanda, konpromisoaren adierazpen praktikoa izango litzateke. Hau da, gure konpromisoa adierazteko modua. Termino zabala da, eta bere baitan parte-hartze sozialerako hainbat eredu barnebiltzen ditu: boluntariotza, herrigintza, militantzia, kirol- zein aisialdi-taldeak…

Zer da boluntariotza?

Boluntariotza, beraz, partaidetzaren adierazpen konkretu bat izango litzateke, hau da, parte-hartzearen bidez gure konpromisoa adierazteko modu zehatz bat. Boluntariotza, beste partaidetza modu batzuen aldera, arautua dago lege bidez eta hainbat ezaugarri bete behar ditu: irabazi-asmorik gabea, askea, ordaindu gabea, Hirugarren Sektore Sozialari lotua…

Parte hartzea ala boluntariotza?

Parte hartzea eta boluntariotzaren artean ez dago bat bestea baino hoberik. Boluntariotza parte hartzearen parte da baina ezaugarri konkretu batzuk ditu, hala ere, parte hartzearen barruan gizarteari laguntzeko beste modu batzuk ere existitzen dira.