Atzegi desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea, familia talde batek sortu zuen 1960. urtean eta geroztik Desgaitasun intelektuala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea dute eginkizun gisa. Horrez gain, pertsona hauen familien bizi-kalitatea hobetzea ere dute helburu, horretarako topagune bat eskainiz eta ingurune lagunkoi bat sustatuz, horrela pertsona hauen partaidetza soziala indartu eta Gipuzkoar gizarte hobe bat sustatzen dute.