ZER DA PARTAIDE?
Partaide Asmoz Fundazioak eta Bai Euskarari Elkarteak lankidetzan aurrera eramaten ari garen proiektua da, eta Gipuzkoako Foru aldundiak diruz lagunduta dago.
Proiektu honen helburua Gipuzkoako hirugarren sektorea indartu, sustatu eta bere lana hobetzeko baliabideak eskaintzea da. Horretarako, euskaran eta digitalizazioan oinarritutako, 16-18 urte bitarteko gazteen lankidetza modu berriak landu dira.
Hala nola, Gipuzkoako gazteen parte hartzea eta boluntariotza prozesuetan sakondu nahi izan da. Hauen motibazio, interes eta kezkak oinarri hartuz, eta hirugarren sektore sozialeko elkarteekin batera boluntariotza eta parte hartzea era berriak diseinatzeko.
Webgune honetan, elkarte ezberdinen bideoak eta bestelako informazioa jasoko da, elkarte bakoitzak egiten duena eta dituen boluntariotzarako aukerak azaleratuz. Hein berean, gazteentzako parte hartzea eta boluntariotzaren inguruko informazioa jasotzeko esparrua izatea du helburu. Azkenik, proiektuan zehar jasotako datu eta ondorioak kontutan hartuz, bestelako elkarteei gazteengana hurbiltzeko gakoak emango dira.